Argitaratutako Ipuinen Banaketa

Aste honetan bisitari xelebreak etorri dira Barrutira: Arrutz Kapitaina, Gangsterrak eta Zezilia Andrea.

Ikasturte osoan zehar bidaiatzen ibili eta gero, maleta misteriotsu batekin agertu ziren gure eskolan.

Arrutz kapitaina Mongolongo uhartetik bueltan omen zetorren, eta haren atzetik Poldo munstro more eta likatsua. Zein baino zein astakirtenagoak!

Zezilia Andrea ordea, klase handiko emakume muturluze eta lepatentea, Veneziako Fenice Operatik itzuli da. Riki Tximaluze artista handiak Giusseppe Verdiren Nabucco opera antzeztu eta gero.

Dirudienez, Piktoagindua jaso omen zuten aireportura iritsi bezain pronto: “DISTIRAZ BETETAKO MALETA HAU, BARRUTIA ESKOLAKO IKASLEEI ENTREGATU”

 

Magia egin omen dute berriro ere gure ikasleek…

 

Azkenak