Azken urteetan Barrutia Herri Eskolak eta Barrutialdek elkarlanean “dekonak ez dekonari” proiektu komunitarioa egin dugu: Adouna Elkartearekin Gambiako proiektu ezberdinen eta Valentziako Danako kaltetuen alde esate baterako. Ikasturte honetan ere egitasmo bateratua burutu dugu,non lanketa sakona egin ostean, abenduaren 19an Azoka Solidario bat egin zen .
Gaur, Otsailaren 5ean, dinamika guztiari itxiera emateko, gure 6.maila eta Barrutialdeko 1.DBHkoek, Mundu Bat GGKE eta Gernika-Palestina Herri Ekimeneko kide birekin solasaldia izan dute. Mundubat erakundeak hamaika herrialde desberdinetan lan egiten du eta 1998tik Palestinarren eskubideak defendatzeko eta bake justua lortzeko apustu sendoa egiten ari da besteak beste. Gaurko hartu-emanean, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Palestinaren egoera eta euren eskuhartzeak azaldu dizkie ikasleei, era berean,komunitate proiektuko kanpainan batutako dirua sinbolikoki helarazi zaie (2042€).
Eskerrik asko Egitasmo honetan parte hartu duzuen guztioi!!!
Barrutik Dekonak ez Dekonari!!!