Aurten Eskolan “Euskal Inauteriak” gaia lantzea egokitu zaigu eta 4.mailakoek Ziripot eta Txatxoak prestatu dituzte. Hainbat jardueren artean, gaiaren inguruko artikuluak irakurri, ohiturak ezagutu eta jaialdiko dantza entsaiatzeaz gain, mozorroak ere diseinatu eta sortu dituzte. IkasLaben saio batzuk egin dituzte MOZORRO PROTOTIPO batzuk taldean eratuz. Horrela, mozorroak diseinatu, eskalan eraiki, materialak esperimentatu, frogatu eta aukeratu dituzte. Ikerketa ostean, taldearentzat gona egiteko eredu egokiena zinta batean telak morapiloekin jartzea dela pentsatu dute.
Esteka honetan, lanketa honen bideo eta argazkiak dituzue, IkasLabeko Ekoizpenen Sitesean ere daudenak hain zuzen ere. Sartu eta arakatu ezazue, ikasturte honetako hainbat proiektu dituzue bertan!
Gainera, guztiaren aurkezpena egiteko Aia eta Oinatzek Teleberri mundiala prestatu digute.
GURE ARTISTEZ GOXATU!!!