Apirilaren 17an, GARILE proiektuko hirugarren saioa egin genuen.
Eskolan, Animalia eta Ekosistema ezberdinen proiektua burutu ostean, Gariari lotutako animaliak landu genituen Maddirekin, desagertuak eta ia desagertuak daudenak hain zuzen ere. Bakoitzaren kontakizunak azaldu ostean, Bittorrek egindako marrazki bikainak Gari Soloan bertan kokatu genituen gariaren laborantza balorean jarriz.
Hurrengo astean gainera, sorpresa itzela izan genuen: soloan jarritako Poxpoliñaren irudiaren parean arrautzak agertu ziren!
Guzti hau ikusi eta informazio gehiago izateko, hemen duzue prozesuaren sitesaren esteka. ANIMATU eta TRASTEATU!