Barrutiako guraso elkartea
Guraso Elkarteak gure ikastetxearen egunerokotasunean parte hartzen du gure eskola bera hobetu eta gure seme alaben heziketa prozesua eta ongizatea bermatzeko.
Eskolako komunitatearekin (zuzendaritza, irakasle, hezitzaile, sukaldari…) elkarlana oso estua da eta konplizitate honen ibilbidea, oso oparoa. Guraso elkartea oso garrantzitsua izaten da eskolako funtzionamentua, izan ere, guraso elkarteari esker aurrera ateratzen dira eskolan egiten diren hainbat ekintza.
ZER EGITEN DUGU?
- Gurasoek dituzten kezkak, ardurak, ilusioak, ideiak eta abar eskolako arduradunekin bideratu eta landu.
- Proiektu eta egitasmo ezberdinak landu eskolako komunitatearekin batera.
- Eskolaz kanpoko ekintzak antolatu.
- Eskola hobetzen laguntzeko eta berekiko atxikimendua indartzeko lan egin.
- Umeen garapenerako garrantzitsuak diren ekintzak antolatu.
ZER ESKEINTZEN DUGU?
- Eskolaz kanpoko ekintzak: Momentu honetan eskainitako ekintzak, Dantza modernoa, Sukaldaritza, Judoa, Multikirola, Saskibaloia, Herri kirolak, Eskupilota eta futbola dira.
- Dantzari eguna: Dantzari egunerako saioak antolatu eta behar den materiala ere eskeintzeaz gain, antolatu ere egiten dugu.
- Eskolako jaia guraso elkartearen esku geratzen da, egitarau oparoa eskeiniz.
- Eskola publikoen arteko elkarlana sustatu eta ekintza ezberdinak egiten ditugu: Euskal eskola publikoaren jaia, mendi irteerak, etab…
- Eskolako egutegia
- Batzar parte hartzaileak egiten ditugu, parte hartze barik ez dagoelako guraso elkarterik
PARTE HARTU NAHI DUZU?
Guztion lanarekin eta ilusioarekin BARRUTIA eskola hobea izatea lortuko dugu. Zuekin hobeak gara! Gure seme-alabek merezi dute. Animatu eta parte hartu!