EUSKALDUNA ETA MUNDUARI ZABALIK

Inoren eskubideak norberarenak beste errespetatzeko eta gizartean kalitatez bizi izateko herritarrak prestatzea da gure xedea.

  • Publikoa den heinean, konpentsatzailea, anitza, parte-hartzailea eta pertsonaren garapen integralaren sustatzailea da; hau da, aniztasunaren aldeko ikastetxea, giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioetan oinarritua; berdintasuna, errespetua eta justizia sustatzen duena.
  • Ikasleei herritar aktibo eta arduratsuak izateko baliabideak eskaintzen duena.
  • Jakin-mina eta eredu jasangarria xede dituzten ikasleak hezten duena.
  • Gaitasun desberdinetan oinarrituta, ikasleen eguneroko bizitzan sor daitezkeen arazoei aurre egiteko tresnak eskaintzen saiatzen den eskola.

Gure eskola publikoa, euskalduna eta eguneroko errealitatean murgilduta bizi den eskola gaurkotua da.

lan talde konprometitua

40 langileko taldea du BARRUTIAk. Asko gara langile finkoak eta, beraz, lantalde egonkorra eta esperientziaduna; Euskal eskola publikoan eta bertako metodologian konprometitua.

Zerbitzu osagarriez arduratzen diren profesional ia guztiek ere, zuzeneko harremana dute pedagogia-proiektuan jarduten duten lankideekin.

Eskolako langile guztiek formazio jarraia jasotzen dugu beren jakintza eguneratu eta eguneroko jarduna hobetzeko aukera izan dezagun.

Euskera

Hainbat herritako euskara eta ohiturekin, gure ikastetxea aberastua dago. Gure hizkuntza ikasle eta komunitatean errotuz. Datorrena datorrela euskarara hurbiltzeko asmo eta inplikazioa indartuz.

Steam

Disziplinarteko proiektuetan urteetako esperientziarekin, modu integratuan ikasteko aukera ematen duten egoerak planteatuz, diseinuari eta problemak ebazteari lotutako testuinguru praktikoan eremua osotuz.

Elkarbizitza

Elkarbizitza positiboa sustatu, inplikazioa eta pertenentzia sentimendua landuz. Tratu onen bitartez, «elkarrekin bizitzen ikastea» da gure oinarrizko helburuetako bat. Gure ikasle bakoitzari, baliabide pertsonalak, sozialak, kulturalak, emozionalak eta profesionalak emanez.

Mugimendu
autonomoa

Haurra erdigunean jarriz, bere garapenari erantzun pedagogiko eta curricularra emateko espazio eta baliabide antolaketa aberatsa

Digitalizazioa, robotika eta programazioa

Era konektatu zein deskonektatuan, Haur Hezkuntzatik 6. mailara, robotika eta programazioa landu etorkizuneko pertsonak ahalbidetzeko

Eleaniztasunerantz

Euskara ardatz hartuta, gure ikasleak bizitzako eremu guztietan, euskaraz, gaztelaniaz zein atzerriko hizkuntza batean, ahoz nahiz idatziz, modu egoki eta eraginkorrean komunikatzea.

Agenda 20-30

Garapen Iraunkorreko Helburuak curriculumean duen garrantzia bermearekin, ikastetxean hainbat urtetan proiektuak gauzatu ditu eta horretan jarraitzen du

Arragua

Somenezko jarrera eta praktiketan oinarria duen heziketa berriztatzailea. Sormenari behar besteko garrantzia emateko eremua da Arraguak eskeintzen diguna.

Bidelaguna

Gehiago behar duenak gehiago merezi duelako. Hori horrela, bertara beste hezitzaile bat datorkigu, beharretara egokitutako laguntza eskeintzera.

Ikaslab gela

Komunikatu, ikertu, pentsatu eta sortzeko gune zabal eta eraberritua. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta garapen konpetentzial inklusiboa sustatzeko proiektua.

Zerbait galdetzeko?

Jarri zaitez gurekin harremanetan formulario honen bitartez edo etorri zaitez gure ikastetxera eta gustura arituko gara zurekin.

Gure eskolako kokapena

CEP BARRUTIA LHI. Barrutia 8, 48383 Arratzu
944287879 – info@barruti.eus