ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Guraso Elkarteak Eskolaz kanpoko eskaintza zabala antolatzen du. Balioetatik eta guztien partaidetzatik abiatuta. Guztira 8 eskolaz kanpoko ekintza eskaintzen ditugu gure eskolan.

Umeen heziketa prozesuan eskolaz kanpoko ekintzek betetzen duten papera oso garrantzitsua da. Lagun arteko giroan bizikidetza baloreak indartu eta transmisio kulturala bermatzen da. Horrekin batera, umeak talde lanean trebatzen dira eta bakoitzaren autonomian sakontzen da.

Umeek burutzen dituzten jarduerak interes pribatuen esku utzi beharrean, boluntario gisa lan egiten duen Guraso Elkarteak gidatzen du, gurasook gure seme-alaben heziketan dugun erantzukizuna gure gain hartuz

Dantza modernoa

Dantza urbanoaren bitartez gorputza mugitu eta erritmoak landuko dituzte gure txikienek.

Eskupilota

Eskupilotaren kirolean apurka apurka murgintzen dira gure txikiak. Jolas eder honetaz gosatzen eta lehiatzen erakuzten diegu umeei.

Sukaldaritza

Saio bakoitzean errezeta bat egingo da elikadura oinarriak landuz eta mota guztietako elikagaiak erabiliz, batez ere sasoiko eta bertoko produktuak.

Herri kirolak

Gure herriko sustraietara erreparatuta bertoko kirolak sustatzen ditugu gure eskolan.

Judoa

Umeek beraien gorputza eta mugimenduak ezagutzeko aukera paregabea izango dute esperientziadun entrenatzailarekin.

Multikirola

Kirol ezberdinak probatzeko aukera izango dute gure txikiek eta hauetan lehen urratsak emango dituzte.

Futbola

Baloreak eta lehiakortasuna elkar hartuta, entrenatzaile talde  prestatuarekin lan egiten dute gure umeek.

Saskibaloia

Lehiakortasunean baina parte-hartze eta hezkidetza baloreetan oinarritutako saskibaloiaren ikasketa prozesua lantzen dugu. Horretarako entrenatzaile talde prestatua dago gure ikastetxean.