
“Gure haurrak ere badira” ekimenarekin bat eginez, Barrutia Ikastetxeak gure babesa eta elkartasuna adierazi diogu Palestinako Herrialdeari.
Eskerrik asko gaur elkartaratzera hurbildu zareten guztioi!
Horrela jarraituko dugu datozen ostegunetan ere.
GOGORATU:
Datak: urriak 2, urriak 9 eta urriak 16
Ordutegia: 15:35etik 15:40era
Lekua: Eskolako sarreran
Lema: “Hezkuntza komunitatea Palestinarekin! Genozidioa STOP!”
Gure presentzia txiki baina adierazgarriarekin, Palestinaren aldeko mezua zabaltzen jarraitu nahi dugu.
Animatu eta parte hartu!