DANON ESKOLA PUBLIKOA: SARETZEA
Eskualdean kalitatezko hezkuntza euskaldun, inklusibo eta doakoa bultzatzeko jaio den eragile sarea, ‘Danon Eskola Publikoa’, aurkeztu dugu zapatuan Ekoetxean.
Proiektu honen atzean gauden Zornotzatik Bermeo bitarteko 9 udalerri, 25 eskola eta 13 guraso elkarte, 4000 familia baino gehiago eta baita 5000 ikasleen ordezkariak elkartu ginen bertan aurkeztu genuen sarearen bost baloreak azpimarratuz: Inklusioa eta Aukera Berdintasuna, Ekitatea eta Justizia Soziala, Kalitatezko Hezkuntza Profesionala, Demokrazia eta Parte-hartzea, eta Euskalduna eta Gertukoa hain zuzen ere.
Gure ikastetxea ere guzti honen parte izanik, Ekoetxean izan ginen eta aurrerago datozen hitzorduetan ere izango gara: publikotasunaren defentsa irmo eta argiarekin, hezkuntza sistema publikoaren berebizikotasuna eta balioak gure gizartean ikustarazteko asmoz.
ERDU GURE ESKOLARA, ERDU BARRUTIKO ESKOLA PUBLIKORA, DANONA
