Komunikatu, ikertu, pentsatu eta sortzeko gune zabal eta eraberritua. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta garapen konpetentzial inklusiboa sustatzeko gunea.
EUSKALDUNA ETA MUNDUARI ZABALIK
Inoren eskubideak norberarenak beste errespetatzeko eta gizartean kalitatez bizi izateko herritarrak prestatzea da gure xedea.
Gure eskola publikoa, euskalduna eta eguneroko errealitatean murgilduta bizi den eskola gaurkotua da.
Instalazioak
Komunikatu, ikertu, pentsatu eta sortzeko gune zabal eta eraberritua. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta garapen konpetentzial inklusiboa sustatzeko gunea.
Instalazioak
Naturarekiko errespetua eta zaintza lantzeko esparru paregabea izateaz gain, bertako eta garaiko barazkiak landatzeko, zaintzeko eta jasotzeko aukera eskaintzen du.
Instalazioak
Gorputzari entzunez martxan jartzeko eta kirol ezberdinak probatzeko gunea da gure Gimnasioa.
Instalazioak
Ikasleen beharrizanei eta gizarteari egokitutako gela moderno ezberdinak ditugu gurean.
Instalazioak
Kantxa eztalia, bi saskibaloi kantxa, pilotalekua, bi futbol zelai eta berdegune ugari
Instalazioak
Gure jantokian xxx umek bertan kozinatutako janaria bazkaltzen dute egunero. Jantoki berriztua eta hezitzaile talde zabala da gurea.
lan talde konprometitua
40 langileko taldea du BARRUTIAk. Asko gara langile finkoak eta, beraz, lantalde egonkorra eta esperientziaduna; Euskal eskola publikoan eta bertako metodologian konprometitua.
Zerbitzu osagarriez arduratzen diren profesional ia guztiek ere, zuzeneko harremana dute pedagogia-proiektuan jarduten duten lankideekin.
Eskolako langile guztiek formazio jarraia jasotzen dugu beren jakintza eguneratu eta eguneroko jarduna hobetzeko aukera izan dezagun.
Euskera
Hainbat herritako euskara eta ohiturekin, gure ikastetxea aberastua dago. Gure hizkuntza ikasle eta komunitatean errotuz. Datorrena datorrela euskarara hurbiltzeko asmo eta inplikazioa indartuz.
Steam
Disziplinarteko proiektuetan urteetako esperientziarekin, modu integratuan ikasteko aukera ematen duten egoerak planteatuz, diseinuari eta problemak ebazteari lotutako testuinguru praktikoan eremua osotuz.
Elkarbizitza
Elkarbizitza positiboa sustatu, inplikazioa eta pertenentzia sentimendua landuz. Tratu onen bitartez, «elkarrekin bizitzen ikastea» da gure oinarrizko helburuetako bat. Gure ikasle bakoitzari, baliabide pertsonalak, sozialak, kulturalak, emozionalak eta profesionalak emanez.
Mugimendu
autonomoa
Haurra erdigunean jarriz, bere garapenari erantzun pedagogiko eta curricularra emateko espazio eta baliabide antolaketa aberatsa
Digitalizazioa, robotika eta programazioa
Era konektatu zein deskonektatuan, Haur Hezkuntzatik 6. mailara, robotika eta programazioa landu etorkizuneko pertsonak ahalbidetzeko
Eleaniztasunerantz
Euskara ardatz hartuta, gure ikasleak bizitzako eremu guztietan, euskaraz, gaztelaniaz zein atzerriko hizkuntza batean, ahoz nahiz idatziz, modu egoki eta eraginkorrean komunikatzea.
Agenda 20-30
Garapen Iraunkorreko Helburuak curriculumean duen garrantzia bermearekin, ikastetxean hainbat urtetan proiektuak gauzatu ditu eta horretan jarraitzen du
Arragua
Somenezko jarrera eta praktiketan oinarria duen heziketa berriztatzailea. Sormenari behar besteko garrantzia emateko eremua da Arraguak eskeintzen diguna.
Bidelaguna
Gehiago behar duenak gehiago merezi duelako. Hori horrela, bertara beste hezitzaile bat datorkigu, beharretara egokitutako laguntza eskeintzera.
Ikaslab gela
Komunikatu, ikertu, pentsatu eta sortzeko gune zabal eta eraberritua. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta garapen konpetentzial inklusiboa sustatzeko proiektua.






















Zerbait galdetzeko?
Jarri zaitez gurekin harremanetan formulario honen bitartez edo etorri zaitez gure ikastetxera eta gustura arituko gara zurekin.
Gure eskolako kokapena
CEP BARRUTIA LHI. Barrutia 8, 48383 Arratzu
944287879 – info@barruti.eus
CEP BARRUTIA LHI. Barrutia 8, 48383 Arratzu
944287879 – info@barruti.eus