Dagoeneko iritsi zaigu urria eta martxa berezian hasi zaigu Gernika. Guk ere astelehen berezienetako baten parte izan nahi genuen eta bertan izan gara.
«Unai» asko egon dira bertan eta baita lehen sektoreko langile ugari ere. Bai, hori da, Unaiak, ondo irakurri duzue, behiak zaintzen dituztenak. Hauei eta beraien ortuetatik baturiko produktuak saltzen dituztenei, GURE BASERRITAR MAITEEI, galderak egin, entzun eta ikusiz, hamaika gauza ikasi ditugu.
Batzuei irrika ere piztu zaie gauza gehiago ikasteko eta hau aprobetxatuz, ekin diogu beste ikasteko bide bati. Abesti batek zion moduan «zer litzateke Euskal Herria pilotarik gabe» esaldia, beste honako honetan geureganatu dugu:
ZER LITZATEKE EUSKAL HERRIA BASERRITARRIK GABE?