GARRAIOA
Gure eskolara garraioa dohainik da. Autobusak eta Taxiak ditugu gure garraioetan eta hamaika herri eta auzoetatik igarotzen dira.
Goizero egiten diegu harrera gure ikasleak goxo goxo gure eskolan. Puntu hauetan igotzen eta jaizten dira gure umeak: Errigoiti, Arratzu, Mendata, Ajangiz, Kanpantxu, Ea, Elantxobe, Ibarrangelu, Ereño, Nabarniz, Kortezubi eta Gernikako Errenteri auzotik.
JANTOKIA
Eskolako jangelan ditugun haurrengan elikadura ohitura osasuntsuak sustatzea da gure helburu nagusia. Janaria bertan sukaldatzen da.
Jakin badakigu elikadura ohitura osasuntsuak sustatzea familiak eta eskolak bat egiten dugula eta baita ere, hori horrela izan dadin, hezitzaile eta gurasoen arteko koordinazioa ezinbestekoa dela.
Jantokian bi eremu ditugu eskolako txikienentzako bat eta Lehen Hezkuntzarako bestea.