XANDULI MANDULI!!

Gau beltza edo Arimen gauaren harira hamaika ekintza burutu ditugu aurtengoan ere. Mozorroak eta apaingarri ugariz bete ditugu pasabideak. Ohikoa den moduan kalabazen inguruan ere aritu gara, besteak beste, eta hau horrela, zein momentu egokiagorik kalabazekin errezetak burutzeko?

Ikasle batzuk, kalabazak hustu eta haziak atera dizkiete kalabazei, datorren urtean ere hauekin lan egin ahal izateko.

 

                                

Beste ikasle batzuk, urratsez urrats, kalabaza mermelada egin dute. Lehenengo errezeta nola egiten den landu dute. Ondoren, errezetaren pausoak jarraituz txikienek ateratako kalabaza mamia, mermelada bihurtu dute. Hau dastatu ondoren, bakoitzak, bere ontzitxoan mermeladaren lagin bat etxera eramateko prestatu dute, etxekoek ere beraien errezetaz goza dezaten.

                                    

Kalabazarekin purea bakarrik ez dela egiten konturatu dira. Beraien begi hutsez eta eskuz ikusi eta sentitu baitute!

Lan egin ondoren, jolasteko denbora ere izan dute, scape room moduko baten bitartez mozorrotuta amaitzeko.

                                

 

XANDULI MANDULI KIRRIKIKI EMAN GAILETAK GURIII!!

 

 

Azkenak